Urte berri on Angiz etxetik. 2016ko berrikuntzak

  • Post published:

 

Destribats Arruabarrena family

 


 

Urtebete gehiago igaro da gure etxeko ateak natura artean oporrak gozatu nahi zituzten jakin-minez beteriko guztiei ireki genizkienetik, etxe batean zeinetan diseinatu baitzen zuek “zeuen etxean bezala” senti zaitezten.

Zalantzarik gabe, asko ikasi dugu ordutik, eta etorkizunari begira asko dugu oraindik hobetzeko. Aurtengoan, jarraian zehaztuko dizkizuegun berrikuntzak proposatzen saiatuko gara.

Baina orain gorde nahi duguna, zuek bisitan zatoztenean errepikatzen duzuen esaldia da: “Etxe hau zuenentzat balitz bezala diseinatu da”.

Orain arte gure sekretua oso gutxiri azaldu diegu, baina uste dut badela garaia guztioi aitortzeko, benetan, eskaintzen dizuegun etxea “gure ametsen etxea” dela. Hasieratik kapritxoz diseinatu zen, bertan gu biziko ginela pentsatuz.  

3 urtez bizi izan ginen bertan, baina denbora hori igarota, pentsatu genuen pena handia zela hainbeste “bake” transmititzen duen etxe batez jende gehiagok ez gozatzea.

Horregatik, aurten berri ona eman nahi dizuegu (inoiz ez da berandu): urte berri zoriontsua gure familia osoaren partetik: Uxoa, Lorea, Igor eta Haizea.

2016 honetarako berrikuntzak hauek dira:

– Doako bizikletak Bidasoako Bide Berdearen ondoan dagoen beheko solairu batean kokatuta. Etxera igo eta jaitsi behar izan ez ditzazuen. Etxeak kaskoak, giltzarrapoa eta beheko solairuko urrutiko agintea ematen dizkizue.

–Ardo, sagardo eta bertako olioaren mini-bodega etxean eskuragarri banatzaile-prezioan Angiz-eko bezeroentzat. Irauli-k egindako Nafarroako J.D. ardoen eta Gipuzkoako sagardo naturalen hautaketa bat da. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu www.irauli.org helbidean

– Webgune berria, www.angiz.es, aurrekoa baino askoz erabilgarriagoa izango dela espero dugu.

Eta gure etxea oraindik ezagutzen ez dutenentzat, zerbitzu hauek mantenduko ditugula jakinarazten dizuegu:

– WiFi konexioa 20 MB

–32 hazbeteko Full HD telebista

–DVD erreproduzitzailea

–Barbakoa obra-lana, etxearen erabilera guztiz esklusiborako. Ikatza eta egurra libreki erabilgarri.

– Tximinia oso dotorea, beti piztuta zuen etorreran, eta egonaldian zehar erabil dezakezue, doan ematen dizkizuegun egurra eta bestelako osagarriei esker; pizteko pastillak, txirbilak, ikatza…

–Etxea guztiz hornituta: mikrouhin-labea, labea, irabiagailua, txigorgailua, kafe-makina, zukugailua, ontzi-garbigailua (pastillak barne) eta sukalderako era guztietako tresnak. Ile-lehorgailua eta garbigailua bainugelan.

– Harrera-produktuak: sukaldeko papera, komuneko papera, ontziak garbitzeko xaboia, zapi hezea, sukaldeko trapuak, garbigailurako detergentea, esku-xaboia eta xanpua…

Eta azkenik, etxera iristean: DOAKO EDARIA: SAGARDOA, ARDOA, SAGAR-ZUKU NATURALA EDO BERTAKO OLIOA. ZUEN GUSTUKOENA

Zeren zain zaudete gure etxera etortzeko?

Sartu www.angiz.es helbidean eta ezagutu gaitzazue.