Angiz-en kontaktua eta kokapena

Casa Angiz Etxea, Urbanización Ukulu, 4 31791 Sunbilla
Tel. 615730792 (Haizea)  Tel. 657 488 694 (Igor)  Email: info@angiz.es

 

ETXERA IRISTEKO JARRAIBIDEAK

Helbide ofiziala: Urbanización Ukulu 4 31791 Sunbilla/GPS helbidea: Calle Garaigarri 32 E 31791 Sunbilla

– Sunbillako herrira sartzen zarenean, joan herriko plazara/parkeraino. Horretarako, zeharkatu zubia eta eliza aurrean duzunean, hartu ezkerrera.

– Parkearen edo plazaren aurretik pasatuko zarete. Jarraitu zuzen, izkinan ikusiko duzuen dorretxe bateraino, Erdi Aroko zubiaren ondoan.

– Eskuinerantz jotzea baino ez duzue izango aukera. Kurba estu bat da, eta pixka bat maniobratzera behartuko zaituzte.

– Behin eskuineko norabide zuzena hartuta, gora igotzen hasiko zarete. Etxeraino dena gorantz da. Garrantzitsua da zuzen jarraitzea, bai eskuinean bai ezkerrean aurki daitezkeen kale guztiak alde batera utzita.

– Zuzen jarraituz, malda handiagoko aldapa baten hasierara iritsiko zarete. Igo ezazue “beldurrik gabe, ji, ji..”. Kale bi aldeetan lehenengo 2 etxeak ikusten dituzunean, jarraitu gora zuzen. Gure etxea kaleko azkenaurrekoa da.

– 2 sarbide ikusiko dituzue: bat, “Angiz” jartzen duen burdinazko ate beltz baten bidez. Handik Angiz 2 eta 3 estudioetara sartuko zarete. Behin aparkatuta, lorategiaren atzeko aldeko eskailera batetik sartuko da Angiz 2 estudiara, eta lorategiaren hasierako arrapala batetik Angiz 3 estudiara. Beste sarbidea Angiz 1 apartamenturako da, gorago, egurrezko ate txiki baten bidez. Autoa egurrezko atearen atzean aparkatu ahal izango duzue, (atzera sartzea gomendatzen dugu) legarrezko bidean, edo autoa aurrean dagoen kalean utzi, metro gutxira.

 

Ongi etorri!


 

Non gauden mapan

Bidali mezu bat