Urte berri on Angiz etxetik!
Gure etxeko ateak ireki genituenetik urte bat gehiago igaro da. “Zuen etxean” bezala sentitu eta naturaz inguraturik opor atseginak igaro ditzazuen helburuarekin ireki genuen Angiz.
Asko ikasi dugu igarotako denbora honetan eta hobetzeko alderdi asko gelditzen zaizkigu oraindik. Aurten, jarraian zehaztuko ditugun hobekuntzak eskainiko ditugu.
Baina alderdi baikorrak azpimarratuz, etengabean errepikatzen diguzuen esaldi bat gogoratu nahi nuke oraingo honetan: “Etxe hau zuentzako balitz bezala diseinatu duzue”.
Orain arte inor gutxiri onartu diogu gure sekretua. Baina zuei denoi honako hau onartzeko tenorea iritsi dela iruditzen zait: Eskaintzen dizuegun etxea “gure ametsetako etxea” da. Hasieratik guretzako detailera diseinatutako etxea izan da, gu bertan bizitzeko asmoarekin eta bertan bizitu ere 3 urtez. Baina denbora hau igarota, hain atsegina eta dotorea den etxeaz jende gehiagori gozatzeko aukera luzatzea otu zitzaigun.
Gure sekretua onartu dizuegunez, aurten familia osoaren partez opa nahi dizuegu Urte Berri eguna (ez da inoiz berantegi ezta?): Uxoa, Lorea, Igor eta Haizea-ren partez.
2016 urteko berrikuntzak honako hauek dira:
– Bizikletak dohain Bidasoako bide berdearen ondoan kokaturiko bajera batean. Modu honetan etxeraino igo eta jaistea ekidingo duzue. Kaskoak, kandatua eta bajerako mandua uzten dizkizuegu.
– Angiz etxeko bezeroentzako banatzaile prezioan eskuragarri Gure Lurraldeko ardo, sagardo eta olio bilduma. Iraulik egindako Nafarroako JI-eko ardo eta Gipuzkoako sagardo naturalen aukeraketa baten ondorioz sorturiko bilduma da. Informazio gehiagorako sartu www.irauli.org orrialdean.
– Web orri berria: www.angiz.es. Antzinekoa baino argiagoa eta erabil errazagoa izatea espero dugu.
Eta gure etxea oraindik ezagutzen ez duzuenentzako, zerbitzu hauek mantenduko ditugula ohartarazten dizuegu:
– WiFi 20 MB-ko konexioa.
– 32 pulgada eta Full HD-ko telebista
–DVD irakurgailua.
–Obrako parrilla bat etxekoen erabilpenerako soilik. Ikatz eta egurra dohain erabilgarri.
-Iristen zaretenean pizturik aurkituko duzuen tximenea dotore bat. Zuen egonaldi osoan zehar erabili ahal izango duzue dohain uzten dizkizuegun egur, pizteko pastilla eta ikatzari esker.
–Erabat ekipatua dagoen etxea: Mikroondas, Labea, Irabiagailua, kafetera, ogi xigortua egiteko eta zukuak egiteko makinak, baxera garbigailua (pastillak barne) eta sukalderako osagarri desberdinak. Bainu gelan ile lehorgailua eta garbigailua.
– Hasierarako beharrezko produktuak: Sukaldeko papera, komuneko papera, baxera garbitzeko xaboia, belakiak, sukaldeko trapuak, arropa garbigailuarentzako xaboia, eskuko xaboia, xanpua…
Azkenik, sarreran,GUSTUKOEN DUZUEN HONAKO PRODUKTUETARIKO BAT OPARITUKO DIZUEGU: Gure lurraldeko Sagardoa, Ardoa, Sagar zukua edo Olioa.
Ez al duzu uste gure etxera etortzeko garaia iritsi zaizula?
Sartu www.angiz.es helbidean eta ezagutu gure etxea