
Naturak aurrera jarraitzen du, udazken desberdina Sunbillan, covid deituriko gizakion kaosetik urrun. Hilabete daramagu Angiz etxeko leihateetatik udazkenari begira. Pixkanaka lekutzen joan den udazkenak, pasa den udako berde kolorea, horixka, marroixka eta gorrixka kolorez tindatu du. Ez dakit 40 urteen krisia ote den, edo mundu honetatik aldentzeko beharra, baina egunetik egunera denbora gehiago igarotzen dut inguratzen nauen naturari so. Soilik so, eten bat eginez, bertan gizartean aurkitzen ez dudan pake eta oreka baten bila. Politiko eta zientifikoen tempora, noraezean dabilen gizarte batetik aldentzeko saiakeran, harizti, pagadi, mendi eta erreken lasaitasunaren babesean.
Gure bideo txikia otoño diferente en Sunbilla, udazken desberdina Sunbillan
