Gustuko dugunez gure bezeroei aholkatzen dizkiegun tokiak bisitatzea, pasa den astean Urdazubiko Trikuharry parke naturala bisitatu genuen familia osoak. Ikus hemen facebooken
Tratua goxoa eta gertukoa izan zen hasieratik. 2 ordu oso egon ginen parkeko Ostruka, hegazti, otso, katu basati eta bestelako animaliaz gozatzen.
Bisitaren ikuspegia asko gustatu zitzaigun. Haurrekin bisitatu ohi ditugun zoo klasiko haiekin zerikusirik ez duen parkea dugu hau. Tratu txarrak eta utzikeria pairatu edo etxerik gabe gelditu diren animaliak berreskuratzea da Trikuharry parkearen xedea. Animalia hauek ordu arte izan duten sufrimendua arintzen saiatzen dira bertan. Hunkigarria da benetan bertako arduradunekin animaliekiko duten pasioa elkarbanatzea.
Haurrek gozatu zuten animaliak laztandu, anekdotak entzun eta hegaztiak gainean edukitzen.
Errepikatuko dugun bisita dudarik gabe. Zugarramurdi, Urdazubi, Baztan, Malerreka, Bortziri eta inguruak bisitatzera datorren orori gomendatzen diogun bisita.
Milesker Trikuharry parke naturala!