Urtero gure etxera zatoztenek agian ez duzue ezagutzen Olentzero nor den eta nondik datorren.
Olentzero gizon potoloa da, gaizki jantzia, ikatzez zikindua. Hainbat abestitan “buru handia” eta “entendimenduz” jantzia deskribatzen da. Gizartetik at, ikatza ekoizten du eta basoan bizi da. Ondo jan eta edatea gustatzen zaio. Antzina, ikatza banatzen zuen etxeetan. Gaur egun ordea, opariak eramaten ditu haurrentzako Euskal Herri osoan zehar, 7 probintzietan: Nafarroa, Behe Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba.
Tradizioz, eguberria eta Nazareteko Jesusen jaiotza iragartzen dituen pertsonaia mitologiko eta folklorikoa da.
Ikatza garai batean nola egitez zen ezagutu nahi baduzu, informatu zaitez hemen