Gaur Oiartzundik Arantzara ibiliko gara. Gipuzkoako Oiartzungo Arritxulo aterpetik, Nafarroara, Arantzara, mendiz gerturatuko gara. Harizti eta pagadi Oihanak zeharkatu ondoren, Izu eta Baraxar lepoetara iritsiko gara. Urritiago Ekaitza, Mendieder eta Mendaur izango ditugu ikusmiran.
Gure ibilbidean Arantzara jeitsiko gara, baina aurrera jarraitu ezkero, Ekaitza, Mendieder eta Mendaur mendateetara iritsi eta Sunbillaraino ibili ahal izango gara, Angiz etxea apartamenduetaraino. Toki aproposa Nafarroako eta Baztan Bidasoa bailarako mendiak ezagutzeko.
Oiartzundik Arantzara ibilbidea -ri buruzko informazio gehiago strava aplikazioaren bidez, HEMEN
Doako aplikazioa da. Kontua sortu besterik ez dugu egin beharko. Hasierako galderari, hau da, zure doako froga hasi galderari, ez diogu jaramonik egingo.
Ibilbide gehiago ezagutu edo eskualdean egin ditzakegun hainbat jardueren inguruko informazioa zabaltzeko: https://angiz.es/eu/ingurunea/