Angiz- en Kontaktua eta Kokapena
ETXERA IRISTEKO JARRAIBIDEAK
Helbide ofiziala: Ukulu 4 31791 Sunbilla/ GPS helbidea: Garaigarri kalea 32 E 31791 Sunbilla
– Sunbilla herrira iristean, bertako plaza-parkera gerturatu. Horretarako zubi berria zeharkatu eta eliza parez aurkitzean, ezkerrera hartu.
-Parke edo plazaren aurretik igaroko zarete. Zuzen jarraitu etxe abandonatu bat ikusten den gurutzebidea arte.
-Gurutzebidean 3 aukera izango dituzue. Zuzen jarraitu, ezkerrera hartu aintzinako zubiruntz edo eskuinera. Zuek eskuinera hartu. Bihurgune estua izango da, maniobratzera derrigortuko zaituztena.
– Igotzen hasiko zarete. Angiz etxeara iritsi arte dena goruntz da. Beti zuzen jarraitu, ezkerrera edo eskubira beste kalerik hartu gabe.
– Zuzen jarraituz, malda gehiagoko igoera batera iritsiko zarete. Igo, beldurrik gabe, ji, ji… Bidearen bi aldeetan lehenengo bi etxeak ikustean, jarraitu goruntz zuzen. Gure etxea kaleko azken aurrena da.
– 3 sarbide ikusiko dituzue: Sarbide ireki bat jardin handi batekin, beste bat ataka beltz handi batekin eta azkena egurrezko ataka batekin. Lehenengo biak Angiz II -ra sartzeko dira eta azkena Angiz I era. Pareko kalean ere utzi daiteke kotxea izan Angiz I-erako edo Angiz II-rako.
Ongi etorri!