Barne-araudia

BARNE ARAUDIA

  • Iristen den eguneko sarrera ordua 17:00 etatik aurrera da eta irteera ezingo da 12:00 ak baino beranduago arte luzatu. Ordutegi hau malgua izango da irteera eta sarrerak egun berdinean gertatzen ez badira.
  • Erreserba egiterakoan ( prezio totalaren %40-a) ingresatutako dirua prezio osoari deskontatuko zaio. Gainontzeko ordainketa esku dirutan egingo da sarreran (%60).
  • Bezeroa , erreserbatu duen eguneko 24 :00-ak baino lehen ez bada agertzen, bere erreserba ezeztatua geldituko da.
  • Irteeran, sarreran aurkitutako higiene, funtzionamendu eta erabilera baldintza berdinetan utzi beharko da etxea.
  • Erabat debekatua dago etxe barnean erretzea.
  • Ez dugu animaliarik onartzen.
  • Etxea 5 heldu eta seaskako nini batentzako gehienez prestatua dago, ez dira pertsona gehiago onartuko.
  • Etxeko baliabideak zentzuz erabiltzea eskatzen da: toailak, izerak, ura, argia…Kontsumo arduratsu bat eskatzen da.
  • Berogailua zentzuz erabiltzea eskatzen da; gehiegikeriarik gabe(leihoak ireki gabe, beharrezkoa den gutxieneko tenperaturan…)
  • Etxearen barnean edo inguruan jarrera desegokiak sumatzen badira (kalte materialak eragiteagatik, higiene arazoengatik, bizikidetza kaltetzeagatik, plaza kopurua ez errespetatzeagatik…), etxeko nagusiak bezeroak kanporatzeko eskubidea izango du.