



Tarifa merkeagoak egonaldi luzeentzat
- Gutxieneko egonaldia: 2 gau
- Asteburua urtean zehar: 330€
- 2 gau astean zehar: 300€
- 4 gautik aurrera urte osoan zehar: 120€/gaua
DOAKOA: Ohe gehigarria, seaska eta egur saski bat.
Gutxieneko egonaldia goi denboraldian:
Aste Santua
Prezioa: 150€/gaua
Gutxieneko erreserba: 4 gau. 2020/04/03 tik-2020/04/13 -ra
Maiatzeko zubia
Gutxieneko erreserba: 3 gau. 2020/04/30 etik -2020/05/03 -ra
Uztaila eta abuztua:
Prezioa:150€/gaua
Gutxieneko erreserba: aste 1
Urriko zubia:
Gutxieneko erreserba: 3 gau 2020/10/09 tik /2020/10/12ra
Konstituzioaren zubia
Prezioa: 150€/gaua
Gutxieneko erreserba: 4 gau. 2020/12/04 tik – 2020/12/08ra
Gabonak
Gutxieneko erreserba: 5 gau
Gabon Zaharrak
Gutxieneko erreserba: 3 gau. 2020/12/30 – 2021/01/02
Erregeak:
Gutxieneko gauak: 4 gau. 2021/01/02- 2021/01/06
Angiz I y Angiz II – aren baldintza orokorrak
- Sartze ordua 17:00 etatik aurrera izango da. Irteera aldiz gehienez 12:00 tan burutzen ahalko da, 10:00 etan orain covidarengatik. Malguak izango ginateke ordutegi honekin egun berean irteera edo sarrerarik ez balego.
- Aurretik ordaindutako kopurua (prezio osoaren %30) erreserbaren azken preziotik deskontatuko da eta falta den ordainketa sarrera edo irteera egunean ordaindu ahal izango da.
- Erreserba ezeztatu ezkero, sarrera eguna baino 2 aste lehenago arte itzuliko da aurreratutako diru kopuru osoa. Landetxea itxita balego edo gobernuak horrela erabakita, covidarengatik mugitzeko ezintasuna balego, aurreraturiko dirua itzuliko genuke.
- Bezeroa 24:00 ak baino lehen iritsi beharko da. Beranduago iritsi ezkero, erreserba ezeztatzeko eskubidea izango du Angiz etxeak. Etxera ez etorri ezkero, erreserbaren prezio osoa ordaindaraziko litzateke.
- Irteeran, etxeak sarreran izandako higiene eta funtzionamendu baldintza berdinak eduki beharko ditu. Kalte materialak baleude, hauek konpontzeko beharrezko diru kopurua eskatzeko eskubidea izango luke etxeak.
- Aste bat baino gehiagoko egonaldian, maindire eta toallak aldatzea proposatzen da. 5 egunero egingo da aldaketa hori. Erabilitakoak jaso, berriak jarri eta oheak jantziko dira. 50€ ko gainkostua izango du aldaketa honek.
- Debekatua dago guztiz etxe barruan erretzea.
- Ez da animaliarik onartzen.
- Etxeak honako bezero kopurua onartuko da gehienez: 4 heldu + haur 1 + nini 1 seaskan Angiz I-ean eta 5 heldu + haur 1+ nini 1 Angiz II-an.
- Etxean zuen eskura uzten diren baliabideen kontsumo arduratsua eskatzen da: Toailak, ura, argia, berogailua..
- Berogailuaren erabilpen egokia eskatzen da. Hau da, gehiegikeriarik gabe: Leihoak irekiak ez eduki tenperatura jeitsi gabe, berogailua tenperatura egokian erabili..
- Jarrera edo jokamolde desegokia eduki ezkero, hau, da, kalte materialak, higiene arazoak, konbibentzia kaltetzea, pertsona kopuru handiegia, Angiz etxeak bezeroak kanporatu ahal izago ditu.