Angiz II estudioa spa-rekin


logo rural

Angiz, luxuzko apartamendua spa-rekin Baztan-Bidasoan

Angiz II, Lehenengo Mailako (3 giltza) Nekazal Apartamentu Turistiko katalogatu du Nafar Gobernuko Turismo Departamentuak.

Etxea gehienez  2 heldu eta gehienez 2 haur ohea egiten den sofan edo heldu bat hartzeko prestaturik dago.

Sunbilla herritik 200 metrora kokatzen da, herriko kaxko batean, ikuspegi ederreko eremuan.

Solairu bakarreko estudioa da (70m2). Estantzia irekiak ditu. Angiz etxeko beheko solairuan kokatua.
Etxearen lehenengo solairuan Angiz I kokatzen da eta ondoan Angiz III-a. Sarrera, jardina eta eremu erabat independienteak ditu.

Etxeko banaketa:

  • 70m 2 ko estudio zabal eta erosoa.
  •  2 metro zabaleko leihotik basora eta jardinera ikuspegia. 
  • Dutxa bezala erabili daitekeen bainera handia eta bainugela erabat ekipatua.
  • Terraza handia Spa-rekin eta 500m2 ko jardina kolunpioekin (Estudio 3 rekin elkarbanatzen da).
  • Aparkaleku zabala beheko zelaian
  • Sarbidea beheko zelaiko eskaileretatik

Etxeko ekipamendua :

  • Mahaia, aulkiak (tunbona estilora) eta barbakoa erabilpen esklusiborako.
  • 1,80-ko ohe bat eta 1,50m-ko ohea  egiten den sofa.  Seaska. Ohe gehigarria eta seaska eskatu egin behar dira.
  • Lurreko berogailua.
  • Erabat ekipaturiko sukalde eta egongela: Labea, mikroondasa, hozgailua izozgailuarekin, arropa eta baxera garbigailua, kafetera amerikanoa (goteokoa), batidora, tostadora,   LED Smart TV  plasmadun telebista  49´´ (4K)   Netflixera doako sarbidea.
  • Wifi konexioa dohainik.
  • Sukaldeko bestelakoak: kubierto, plater, baso, zartaginak, kazoak, olla expres delakoa, trapuak, belakiak.
  • Arroparentzako zintziligailu txiki bat.
  • Bainuak: Ile lehorgailua, Txanpua, jaboia eta komuneko papera lehenengo egunerako.
  • Sukalderako lehenengo egunerako produktuak: Gatza, azukrea, Baxera garbigailuko pastillak (hauek egun bakoitzeko 1), sukaldeko papera, arropa garbigailuko xaboia, fairy, lurra garbitzeko xaboia, zakarrontzi boltsak.
  • Tximini-estufa egurrarekin. Doako saski bat eta besteak 4€/saski bakoitzeko
  • Izerak, mantak, toallak, albornoza Spa-rako.
  • Haurrentzako jostailuak, kartak, Partxisa… (Orain ez daude eskuragarri covida dela eta)
  • Eskualdeari buruzko informazioa: Mapak, folletoak…
  • Bertako produktuak salgai: Marmelada, sagardoa, ardoa…

Casa Rural Navarra Angiz


Find this content useful? Share it with your friends!