Badakizu zein itxura duen Angiz Etxeak goitik?
Nafarroan, Mendaur mendiaren magalean aurkitzen dira Angiz apartamentuak . Sunbilla izeneko 700 biztanleko herri polit batean, mendiz eta oihanez inguratuak. Angiz I (goiko solairua) eta Angiz II (beheko solairua)herriaren erdigunearekiko 100m-ko alturan eraiki ditugu. Apartamentuen balkoi, berde gune eta leihateetatik, oihanak, mendiak eta inguruan dauden hegaztiak ikus daitezke. Mirua asko ikusten den hegaztietariko bat da. Sunbilla herriaren ikuspegi polita lortzen da baita ere; bere etxe, eliza eta erdi aroko zubia behatu daitezke