Sunbillako landa-etxea | Casa Angiz etxea
IZENAK BADU IZANA.
14 urte igaro dira gure kabia zuena bihurtzea erabaki genuenetik. Gure amuma zenaren Angiz izeneko baserri errota omendu nahiean, Angiz etxea izendatu genuen gure kabitxoa ere. Izenak izana baitu dudarik gabe. Bizkaiako herri txiki batean, Aulestin, kokaturiko Angiz errota, nire amonaren familiaren aterpe eta ogibide izan zen, okinak izan baitziren, 4 belaunaldi luzez.
Bizkaian beharrean, oraingoan Nafarroa Iparraldeko bailara zoragarri batean, Baztan Bidasoan, Bidasoa ibaiak kulunkaturiko herrixka eder batean, Sunbillan kokatzen gara. Angiz landa apartamentuak, mimo eta ilusio handiz diseinatu ditugu. Gure lehentasuna beti izan da Angiz apartamentuak natur eta kultur ingurunearekin uztartzea. Bailara eta herriarekiko ikuspegi ederra eskaintzen duten leihate zabalek, bertako egur, harri eta materialek eta inguruko artisauek gorpuztu dute etxea. Gure ingurunea maite dugunez, gure etxearen erabilerak kaltetu ez dezan ahalegintzen gara. Alde batetik energia berriztagarrien eta birziklapenaren bidez eta bestetik, bertakoa eta berrerabili daitekeena kontsumitzen ahaleginduz. Xehetasun guztiak zainduz eraikitako apartamenduak dira; espazio goxo eta ederrak, egur tximiniak, hidromasai bainerak, osagarri modernoak… Lasaitasunerako eremu ahaztezin dira Angiz apartamentuak.
Familian, bikotearekin, bakarrik eta zure lagun leialarekin (txakurrarekin) etorri zaitezke. Angiz etxekoa NEGU da.
Poz handiz hartuko zaitugu. Guk etxe honetan gozatu dugun bezain beste zuk ere gozatzea espero dugu.
Laburbilduz… Erraza izango zaizu bertaratzea, baina zaila bertatik alde egitea.
IGOR, LOREA, UXOA ETA HAIZEA
Sunbillako landa-etxeak
luxuzko apartamentua Casa Angiz etxea i
Goiko solairuko apartamentua, ikuspegi pribilegiatua duena, haranaren eta herriaren begiratoki gisa. Nabarmendu beharrekoa dira bere leiho erraldoiak, etxe barruan egonda ere paisaiarekin bat egiten laguntzen dutenak. Lorategi txikia eta balkoia inguruan. Harritzen dute agerian dauden habeek eta diseinu eta dekorazio zainduak,
- !Berritasuna: hozteko zorua!
- Lur lauan sarbidea. Eskailerarik gabe.
- Edukiera: 4 heldu + 1 haur ohe gehigarrian
- Ezkontza-gela + bikoitza
- 1 1,50eko ohea, 2 0,90ekoak
- 2 bainugela
- Jacuzzi eta dutxa
- Leiho handiak
- Maskotak onartzen dira eskaeraren arabera
- Doako aparkalekua
- Ohe gehigarria eta sehaska (eskatu)
- Zuntz bidezko interneta
- 50 PGDko telebista internetarekin
- Netflix doan
- Zoru erradiatzaile bidezko berokuntza
- Egurrezko tximinia
- Terraza, lorategia eta balkoi zabala
- Barbakoa
- Doako sehaska. haurrentzako ohe gehigarria (15€)
luxuzko estudioa casa angiz etxea II
Zabalera, diseinua eta bistak. Kanpoko hidromasajea terrazan. Leiho zabalak, baso txikiari eta haranari begira, ezkontza-ohetik eta egongelatik.
- !Berritasuna: hozteko zorua!
- Edukiera: 3 heldu edo 2 heldu +2 haur
- Kanpoko eskaileretatik sarbidea
- 1,50eko sofa-ohea 1 heldurentzat edo 2 haurrentzat (15€/gau) eta doako sehaska
- Kanpoko eskaileretatik sarbidea
- Dutxa-funtzioa duen bainuontzia
- Kanpoko hidromasajea 2 lagunentzat
- Leiho handiak bistarekin
- Maskotak onartzen dira eskaeraren arabera
- Doako aparkalekua
- Zuntz bidezko interneta
- LED Smart TV 49´´(4K)
- Netflix doan
- Zoru erradiatzaile bidezko berokuntza
- Egurrezko tximinia
- Terraza zabala erabilera esklusiborako
- Lorategi partekatua atezainarekin eta kulunkekin
- Barbakoa erabilera esklusiborako
Luxuzko estudioa Casa Angiz etxea 3
Erabat berria den luxuzko estudioa. Eraberritzen ari da. Apiriletik aurrera eskuragarri. Zabalera, xehetasun guztietan zaindutako diseinua, oso atsegina, harria, habeak eta egur naturaleko altzariak. Nabarmendu beharrekoa dira bere leiho handia, balkoia eta herrira begira dagoen terraza txikia. Barruko hidromasaje-bainuontzia. Egur-sukaldea ohearen aurrean.
- !Berritasuna: hozteko zorua!
- Edukiera 3 heldu edo 2 heldu +2 haur
- Arrapalatik sarbidea
- 1,80eko ohea
- 1,50eko sofa-ohea 1 heldurentzat edo 2 haurrentzat eta doako sehaska
- Barruko hidromasaje-bainuontzia 2 lagunentzat eta dutxa laua
- Arrapalatik sarbidea
- Leiho handia
- Maskotak onartzen dira eskaeraren arabera (eskatu gehigarrietan)
- Doako aparkalekua
- Zuntz bidezko interneta
- 50 PGDko telebista internetarekin
- Netflix doan
- Zoru erradiatzaile bidezko berokuntza eta erradiadoreak
- Egurrezko tximinia
- Terraza, pergolarekin eta balkoiarekin
- Lorategi partekatua atezainarekin eta kulunkekin
- Barbakoa erabilera esklusiborako
Testigantzak






















