Barne-araudia

BARNE ARAUDIA

  • Iristen den eguneko sarrera ordua 17:00 etatik aurrera da eta irteera ezingo da 12:00 ak baino beranduago arte luzatu.
  • Erreserba egiterakoan ( prezio totalaren %40) ingresatutako dirua kalte materialekiko fiantza bezala erabiliko da.
  • Bezeroak etxera sartzerakoan esku dirutan ordainduko du egonaldiaren prezio totala.
  • Erreserba egiterakoan aurreraturiko dirua bezeroari irteeran itzuliko zaio, beti ere etxean kalte materialik eragin ez bada.
  • Bezeroa , erreserbatu duen eguneko 20 :00-ak baino lehen ez bada agertzen, bere erreserba ezeztatua geldituko da.
  • Irteeran, sarreran aurkitutako higiene, funtzionamendu eta erabilera baldintza berdinetan utzi beharko da etxea.
  • Erabat debekatua dago etxe barnean erretzea.
  • Ez dugu animaliarik onartzen.
  • Etxea 6 pertsonentzako prestatua dago, ez dira pertsona gehiago onartuko.
  • Etxeko baliabideak zentzuz erabiltzea eskatzen da: toailak, izerak, ura, argia…Kontsumo arduratsu bat eskatzen da.
  • Berogailuari dagokionez, aurretik programatutako tenperaturan egongo da. Aldaketarik nahi izan ezkero, nagusiarekin hitz egin beharko da.
  • Berogailua zentzuz erabiltzea eskatzen da; gehiegikeriarik gabe(leihoak ireki gabe, beharrezkoa den gutxieneko tenperaturan…)
  • Etxearen barnean edo inguruan jarrera desegokiak sumatzen badira (kalte materialak eragiteagatik, higiene arazoengatik, bizikidetza kaltetzeagatik, plaza kopurua ez errespetatzeagatik…), etxeko nagusiak bezeroak kanporatzeko eskubidea izango du.